Albisteak

Albistea

Horrela doa #Azaroa2030 (3)

Astebete daramagu #Azaroa2030ean murgilduta eta Iruñeko Hiri Agendaren jarduerak erritmo onean doaz. Hiri Agemda nire auzoan ekitaldia Arrotxapeko Anelier pasealekuan dago. Bertan izango da gaur egun osoan zehar, nahi duten guztiek Iruña 2030 Hiri Agendaren erakusketaz gozatu ahal izan dezaten eta zure galderei erantzungo dieten tokiko eta udaleko eragileekin harreman zuzena izan dezaten. Bihartik aurrera gure erakusketa Ermitagaña-Mendebaldeara joango da eta datorren astelehenean Mendillorrin lurreratuko da.  

2030eko Iruña ezagutzeko bisita gidatuek ere jarraitzen dute:    

• Gaur, azaroak 10, ibilaldi atsegina egingo dugu oinez Runa parketik Aranzadi parkeraino, ibai-korridorearen proiektua azaltzeko.

• Bihar, hilak 11, hiri-hondakinak biltzeko lurpeko galerietara jaitsiko gara, eta, ondoren, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentrora joango gara, hondakinak kudeatzeko proiektua azaltzeko.

• Igande honetan, azaroaren 12an, Felisa Munarriz de la Milagrosa plazan geratuko gara, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren proiektua azaltzeko. Karbono-aztarna neurtzeko kabinak nola funtzionatzen duen jakingo dugu, eta, ondoren, karbonoa xurgatzeko hustubide gisa jarduten duen baso batera joango gara.

Bisitei buruzko informazio guztia hemen duzu.

Amaitu baino lehen, azaroaren 18an Iruñeko Unibertsitate Hirian egingo den 2030 Helburu Raid-a izena emateko epea zabalik dagoela esan nahi dizugu. Ez galdu kirola, abentura eta Iruñeko Hiri Agendaren onurak batzen dituen aukera hau!

Influencers 2030ekin izango ditugun bi saioetarako izen-emateak ere zabalik daude: Laura Peinado eta Igor Morales. Ikasi teknikak eta egin bat influencer jasangarriekin!

Horrela doa #Azaroa2030 (3)

Partekatu albiste hau

Igo 2030 Agendara!

                   

2030eko Iruñeko Hiri Agenda erakundeek, eragileek eta herritarrek hiri hobea lortzeko elkarrekin egindako lanaren emaitza da. Hiri iraunkorra, berdeak, inklusiboa eta irekia lortzeko helburuarekin.
Contacta en oficinaestrategica@pamplona.es