Albisteak

Albistea

Albisteak

Horrela doa azaroa 2030 (2)

Hiri Agenda Nire Auzoan erakusketa Buztintxurin izango da gaur eta bihar, Erraldoien plazan. Ostiralean Arrotxapean (Anelier pasealekua) ikusi ahal izango da eta asteburuan Ermitagañan (Yamaguchi plaza). Hiri Agenda Iruña 2030  ezagutu ahal izango duzu, eta zure galderei erantzungo dieten tokiko eta udaleko eragileekin harreman zuzena izan.

Eta bisita gidatuek aurrera jarraitzen dute:

-10ean, ibilaldi atsegina egingo dugu oinez Runa parketik Aranzadi parkeraino, ibai-korridorearen proiektua azaltzeko.

-11n, hiri-hondakinak biltzeko lurpeko galerietara jaitsiko gara, eta, ondoren, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentrora joango gara, hondakinak kudeatzeko proiektua azaltzeko.

-Azaroaren 12an, Felisa Munarriz Arrosadiako plazan geratu gara, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren proiektua azaltzeko. Karbono-aztarna neurtzeko kabinak nola funtzionatzen duen jakingo dugu, eta, ondoren, karbonoa xurgatzeko hustubide gisa jarduten duen baso batera joango gara.

Horrela doa azaroa 2030 (2)

Partekatu albiste hau

Igo 2030 Agendara!

                   

2030eko Iruñeko Hiri Agenda erakundeek, eragileek eta herritarrek hiri hobea lortzeko elkarrekin egindako lanaren emaitza da. Hiri iraunkorra, berdeak, inklusiboa eta irekia lortzeko helburuarekin.
Contacta en oficinaestrategica@pamplona.es