Ekitaldiak

Iruña 2030 Hiri Agendaren IV. Jaurdunaldiak

Ekitaldiak

Iruña 2030 Hiri Agendaren IV. Jaurdunaldiak

Tokiko eragileak eta energia-trantsizioa

Eguna Osteguna 31 de Urria de 2024
Ordutegia 09:00 - 16:30
Lekua Iruñeko Ziudadelaren Arma Aretoan Cómo llegar

Deskribapena

Iruña 2030 Hiri Agenda gure bide-orria da, erdietsi nahi dugun hirirantz. Jasangarria, inklusiboa, kultur eremuan erakargarria eta ezagutza eta gobernantza parte-hartzailea sustatzen duen hiria. Hiri garden eta eraginkorra.

Bide horretan aurrera egiteko asmoz, urriaren 31n urteroko jardunaldia eginen dugu, eta topaketa horretan Hiri Agendako erronkarik garrantzitsuenetako bat aztertuko dugu: energia-trantsizioa. Jarraibide izaten ahal diren Europako ekimenak ezagutuko ditugu eta ikusiko dugu Iruñean zer egiten ari garen eta hiria nola ari den hobetzen gizarte osoa inplikatzen duten eta hirian eragin nabarmena duten ekimenen bidez.

09:15. Hasiera-ekitaldi instituzionala

09:30. Hiria berritzeko ekimen berritzaileak

11:00. Kafe garaia

11:30. Mahai-ingurua. Erakunde publikoen bultzada energia-trantsiziorako: oztopoak eta aukerak

12:15. Gizarte-berrikuntza eta tokiko ekintza energia-trantsizioan

13:15. Ondorioak eta amaiera

13:30. Harremanak saretzeko bazkaria

14:30. Bisita: «Arrotxapea: energia positiboko auzoa»

Programa osoa

Inskripzioak

Partekatu ekitaldi hau

Igo 2030 Agendara!

                   

2030eko Iruñeko Hiri Agenda erakundeek, eragileek eta herritarrek hiri hobea lortzeko elkarrekin egindako lanaren emaitza da. Hiri iraunkorra, berdeak, inklusiboa eta irekia lortzeko helburuarekin.
Contacta en oficinaestrategica@pamplona.es