Ekitaldiak

Influencerrak 2030 (II) - Igor Morales

Influencerrak 2030 (II) - Igor Morales

Igor Morales nafarroako influencer-ak iraunkortasunaren arloko edukia sortzeari buruzko bigarren prestakuntza-saioa emango du Gazteriaren Etxean.

Eguna Osteguna 23 de Azaroa
Ordutegia 18:00-21:00
Lekua Iruñeko Gazteriaren Etxean

Deskribapena

Jasangarritasunak jarraitzaile gehiago ditu gazteen artean, eta gero eta eduki gehiago zabaltzen dira sare sozialetan alor horren inguruan.

Greenfluencerren harrobia sortzen jarraitzeko, azaroan zehar, Gazteriaren Etxean bi eduki-sortzailek emandako 2 prestakuntza-saio izango dira.

Azaroak 23 – Igor Morales

Igor Morales sortzaileak Iruña Urbana 2030 agendarekin bat egingo du eta sare sozialetan egindako lana azalduko digu. Agendaren printzipioak eta filosofia azalduko dizkigu, baita iraunkortasuna bere egunerokoan aplikatzeko duen modua ere.

Segidako hiru orduko lanaldia honela banatuko da:

Lehenengo orduan, Igor Moralesek azalduko digu zein den bere edukia sortzeko modua, zein diren bere interesak, nola egiten duen, zein material erabiltzen dituen horretarako, eta bizitza iraunkorrari buruzko edukia sortzen laguntzearen garrantzia.

Bigarren orduan tailer praktiko bat izango dugu, non bertaratzen direnek sare sozialetan edukiak sortzen praktikatu ahal izango duten Igorren laguntzarekin.

Ekarri zure telefonoa eta mentzikatu gaitzazu! #Iruña2030 #OrainDa

Amaitzeko, hirugarren orduan esperientzia partekatzeko denbora izango dugu, kafetegian etenaldi bat eginez.

* Izen-ematea 010 telefonoaren bidez (gehienez 30 plaza)

Partekatu ekitaldi hau

Igo 2030 Agendara!

                   

2030eko Iruñeko Hiri Agenda erakundeek, eragileek eta herritarrek hiri hobea lortzeko elkarrekin egindako lanaren emaitza da. Hiri iraunkorra, berdeak, inklusiboa eta irekia lortzeko helburuarekin.
Contacta en oficinaestrategica@pamplona.es