Deskribapena
Eman izena Anelier pasealekuan hasiko den ibilaldi atsegin honetan. Bertan, gainera, Iruña 2030 Hiri Agendaren erakusketa ikusi ahal izango duzu. Arga ibaia inguratuko dugu, Runa parketik Aranzadi parkeraino. Bertan, ibai-korridore osoaren bilakaera naturala babesteko eta errazteko proiektua azalduko da, Iruñean gozatzen dugun elementu natural nagusietako bat baita.
Anima zaitez gurekin paseatzera eta oroigarri opari bat eramango duzu.