Albisteak

Albistea

Albisteak

San Jorge, Iturrama eta Amaiur ikastetxeak, berdeago Hiri Agendarekin

Iruñeko Udalak hiru ikastetxetako patioak birnaturalizatzeari ekingo dio Iruña 2030 Hiri Agendaren esparruan: CPEIP San Jorge, Amaiur Ikastola eta CPEIP Iturrama. Ekintza hori “Azpiegitura Berdeen Plana” izeneko Hiri Agendaren proiektuaren barruan sartzen da, eta, gainera, bat dator aipatutako agendan sartuta dagoen Trantsizio Energetikoaren Estrategiarekin.

Jolastokiak naturalizatzeko, Udalak eskolen ikusmolde globala aldatuko duten obrak esleitzeko prozesua abiarazi du. Obra horretarako 439.999,99 euroko inbertsioa aurreikusten da, hasierako aurrekontuaren arabera. Naturan oinarritutako soluzioak (SBN) errepikatzen dituzten proiektuak dira, eta ikastetxeetako hezkuntza-komunitateek eskatuta sortzen dira. Arrazoia da hiru patio horien diseinuak eta funtzionamenduak ikastetxeen egungo hezkuntza-, gizarte- eta ingurumen-helburuetatik urrun dagoen eredu bati erantzuten diola.

San Jorge, Iturrama eta Amaiur ikastetxeak, berdeago Hiri Agendarekin

Partekatu albiste hau

Igo 2030 Agendara!

                   

2030eko Iruñeko Hiri Agenda erakundeek, eragileek eta herritarrek hiri hobea lortzeko elkarrekin egindako lanaren emaitza da. Hiri iraunkorra, berdeak, inklusiboa eta irekia lortzeko helburuarekin.
Contacta en oficinaestrategica@pamplona.es